Azkonarra, ezohiko lekuan

Uztarria.eus | Besterik
2020ko mai. 11a, 09:24

Kaleak hutsik daudela aprobetxatuta-edo hainbat animalia ezohiko lekuetan dabiltza azken asteetan. Atzo, igandea, ohikoa ez den beste irudi bat ikusi ahal izan zen Sanjuandegin, azkonar bat ibili baitzen Salbe auzunean barrena. Arraroa da animalia hori herrigunean agertzea, baina argazkian agertzen den azkonarrak, azkonar-zulotik atera eta Azpeititik paseo bat ematea erabaki zuen. Nork daki zergatik...

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu