Koronabirusa Azpeitian

Skateparka hesitu dute, ezin delako bertan kirolik egin

Uztarria.eus 2020ko mai. 8a, 17:08

Sanjuandegi auzoan dagoen skateparka hesiz inguratu dute. Azpeitiko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, larrialdi egoera tarteko, legeak ez du baimentzen "kirol eremuak zabalik egotea", eta horregatik itxi dute gunea. Beraz, Udaltzaingoak gogorarazi du ez dagoela bertan kirola praktikatzerik.