Data berriak iragarri ditu Kulturaz kooperatibak bertan behera geratu ziren emanaldietarako

Uztarria.eus | Kultura
2020ko api. 15a, 12:21

Sanagustin kulturgunean, Soreasu antzokian zein Dinamoa sormen gunean udaberrian egitekoak ziren kontzertuak eta ekitaldi gehienak udazkenera pasatu dituzte. Iragarritakoez gain berrantolatu behar izan dituzten beste ekitaldien data berriak "izan bezain pronto" jakinaraziko dituzte.

COVID-19 gaitzaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten hainbat ekitaldirentzat data berriak iragarri ditu Kulturaz kooperatibak. "Hilabete pasa da Sanagustin kulturguneko, Soreasu antzokiko eta Dinamoa sormen guneko ateak itxi genituela. Hala, udaberriko agendan genituen data gehienak udazkenera pasatu ditugu", azaldu du Kulturazek sare sozialetan. Hala ere, ekainerako eta uztailerako hitzorduak ere jarri dituzte.

Hau da, hain zuzen ere, prestatu duten kontzertuen eta bestelako emanaldien egutegi berria:

  • Dani Mateo (bakarrizketa), ekainak 13. Soreasun antzokian, 18:30ean.
  • Zea Mays eta Habi (kontzertua), uztailak 3. Sanagustin kulturgunean, 22:00etan.
  • Pablo Milanes (kontzertua), irailak 6. Soreasu antzokian, 20:00etan.
  • Inmaculate Fools eta Jotakie (kontzertua), irailak 11 eta 12. Sanagustin kulturgunean, 20:00etan.
  • Agustin Jimenez (bakarrizketa), irailak 19. Soreasu antzokian, 22:00etan.
  • Grises eta Unclose (kontzertua), irailak 26. Sanagustin kulturgunean, 22:30ean.
  • Dupla eta Xatiro (kontzertua), urriak 23. Sanagustin kulturgunean, 22:30ean.
  • Freedonia (kontzertua), abenduak 11. Sanagustin kulturgunean, 22:30ean.
  • Skakeitan eta Sua (kontzertua), otsailak 6. Sanagustin kulturgunean, 22:30ean.

Iragarritako horiez gain, koronabirusaren krisiak eragindako itxialdiaren ondorioz bertan behera gelditutako beste hainbat ekitaldirentzako data berriak prestatzen ari dela ere aurreratu dute Kulturazekoek: "Kontzertuez gain, udaberrian egitekoak ginen beste hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan ditugu; tartean, Azpeitiko Kultur Mahaiko taldeekin eta herriko eragileekin elkarlanean antolatutakoak. Data berriak izan bezain pronto argitaratuko ditugu kulturaz.eusen".

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

aitortxu | 2020-04-15 : 13:43

Egun hauetan kritika ugari hari naiz irakurtzen eta entzuten sare sozialetan sanagustingo kudeaketaren inguruan batibat gazteen artean. Prezioa altuak, plastikozko basoetan edariak (ez kontzertuetan bakarrik), jatekoen kalitate eskaza, betikoak kudeatzen....

Agian hau begiratzea komeniko litzaizueke, edota kudeaketan aldaketa bat emateko garaia ere izan daiteke gazteengana urbiltzeko eta kulturaren txiringitotzat ez ikusteko jendeak.

Marta79 | 2020-04-15 : 15:57

Ni ez nago ados aurrekoarekin. Iruditzen zait arazo pertsonalen bat eduki diela kultur taldearekin eta orain generalizatzen ari da.

Nire ustez sekulako lan ederra ari da egiten kultur taldea eta ikusi besterik ez dago ze programazio zabala duen eta zenbat jerdek hartzen duten parte ekintza hoietan. Inguruko herriek inbiriaz begiratzen digute.

Segi horrelaxe!

Iriarte | 2020-04-15 : 16:05

Ikaragarriye dek herri hontako ignorantziye edo (interesak?). Azken aldiyen tantaka tantaka Sanagustinen kontrako iritzi anonimuek idazten ai zeate arrasto putaik gabe edo interes partikularrak dituzutelako.
Ni Sanagustingo bazkidie nauk, erreza dek, galdeu eta azkar eiteko modue daukezue. Ez nauk batzarreta juten baino esan laikeat urtien 3 edo 4 eiten diela. Halare bialtzen dituen asteroko txostenak irakurtzen ditxiat. Euskadi osuen ejenplo bezala hartute dagon kooperatiba bat kakaztu nahi dezue anonimatotik. Lotsagarriye!!!
Eta zalau beharrekue.
Hemen goyen idazten dien kaka guztiyek gezurrek die. Azken urtietan gaztiek gea Sanagustinea geyen jutegeanak, basuen kontu hori kooperatibak erabaki zuen bestela krixton mendiyek eiten dielako botatzeko baso plastikozkuekin (gero zuek izengozeate ekologistak), jatekue bertako produktuekin osatzea porzentaje haundi baten, taberniek ez du diruik irabazten, holako espaziyo baten kostuek pagatzeko bakarrik ibiltzea: argi inderra, kalefaziyue, ude, alkilerra, langiliek hartzeko prezedimentu jakin bat dao, urteko gastu guztiyek publiko eiten dituzte, eta udalien daude, eta beayena jun ezkeo azalduko dizkitzue,
LOTSAGARRIYE: VOX-ekuek bezela, bota gezurre zeoze geldiuko dek eta.

Iriarte | 2020-04-15 : 16:12

Eta Uztarriak ez luke utzi ber holako gezur pillo bat anonimatotik botatzen. Ez gai honetan eta ez beste askotan.

Bazanbat | 2020-04-15 : 17:16

Lotsagarriye da bai, nola leiken hola jardun anonimotiken eozer esaten. Azken aldiyen sare sozialetan keja asko aitzen ai zeala? Eztakit nun letzeituzun, nire ibiltze naiz sare sozialetan, eta ez det halakoik topau.

Bestetiken, Kulturazek eta Kultur Mahaiek kriston lana ein debe herri hontan kulturie eskaintzeko, orekak bilatzeko, sortzailiei aukerak emateko, kulturan transminisyuen eragiteko eta kulturzaletasune sustatzeko, baita herriko kultur eragiliek kohesionatzeko eta horiek elkarlanien jartzeko ere.

Ondo dao kritikak eitie, baino modu eraikitzailien eiten dienien. Ze eindako dana anonimotiken hankaz gora jartzen saiatzie tristie dala ustet oso.

Sanagustineko proiektue ez da publikue; eraikine da publikoa, eta nik dakitela udalarekin eindako kontratu bidez du kudeatzeko hartuta Kulturaz kooperatibak. Hain ignorantea izenda edozer esatearekin ez lotsatzia ere... Gezurrak hanka motza dauke. Informaziyue nahi baezu eskau, eta ukatzen dizubenien azaldu zure kejie. Bitartien, alperrik ai zea.

heisenberg | 2020-04-15 : 19:10

Ustet badala garaie gauza batzuk seriotasunez hartzeko, eta ados nao hemen planteau dien hainbat galdera eta kezkakin, bereziki lelengo bi komentayotan plazarau dienak. Ados nao baitare kritikien atzien benetako justifikaziyue eta seriotasune izan beher dala, hori bai, azpeitiko aldizkari honi lupaz begirauz geo, benetako kritika asko falta zaio. Garbi izan ordie, kritikie zerbait eraldatzeko kapazitatie edo asmue izan beher du. Ordun, hasi gaitezen hori aplikatzen, eta beraz, zuen ustez gauzak hankaz gora jartzeko soilik dien kritika hoiei ganoraz erantzun zueke. Zuen iritziyen fundamentuen eztao fundamentoik (barka redundatziye). Portzierto, hau Iriartei eta Bazanbati zuzenduta dao, Kulturazen defendatzaile sutsu batzuk diela ematebe, bejondeizuela.

Guazen gauza batzuk mahai gañin jartzea behintzet. Alde batetik, jakitun gea danok, baita zueke (bestela nerbiosismo hori rebisau berkozue), sanagustin eta kulturazen kudeaketan atzien duda "sozial" asko aurkitzeiela, nahiz eta azkenengo bi urteetan, nolabait progamaziyuen bitartez, beraien jardune justifikau dituzten hala nola. Bere monstruo (San Agustin eta Soreasuz ai naiz, Dinamo ahaztu gabe ordie) hoien kudeaketie bildugarrizko gastuek exijitzeitu eta garbi dao gastu hoiek eztitutla kudeatzen %100 Kulturazek. Igual du papel artien zer erakuste zaigun, danok dakigu, eta jendie ezta bate tontue. Gastu hoiek danak kulturazen izenien juti daukebe baño kulturazek udaletxien erabateko sostengue dauke, eta horrek determinatzeu erabat kulturaz bizik eotie edo ez, eta ez urteko 3 asanbladak. Benetan pentsatze deu kulturaz independientie dala?

Kulturaz proiektu politiko zehatz bat da, eta izen abizen zehatzak ditu. Kulturaz ezta aniztasune, kulturaz eredu kultural konkretu bat da. Kulturaz, goien beste batek esan dun bezela, azpeitiko taberna garestiyena barnebiltzeun proiektue da. Kulturaz, 23 euroko entrandan parte da; kulturaz da, ondo esan dan bezela, gardentasun eza. Proiektu kultural eta sozial honen atzien, beaien orriyen, 28! Langile ditula jartzeu. Ustet zilegi dala jendiek hemen plazaratzen ai dan eskakizune, eta ustet eskakizunek diela. Eskakizun baten formalizaziyuen ukatzie soilik ezta motibo bat erantzunek emateko. Demokrata (faxistak) hola jokatze zue, pentsatzezue bide formalen agorpenan bidez soilik hartu beher diela bide ez formalak, baño hola jokatzeko moduek arautzeituzue-inposatzeituzue. Gauza bat esangoizuet, zilegitasune ezta irabazten 400 ekitaldi eta kontzertu inda zuen parrokiyen, eta hori Kulturazek eta kulturaz hitzeiten ai zeaten danak jakinberko zenuten. Badakizue, zuek-e etzeate tontuek…

Odolpik | 2020-04-16 : 12:22

Ezta kasualidadie hainbeste keja/zalantza eotie sanaustinen eta kulturazen inguruen.. Beitu ze kontzierto/ekitaldi antolau dien, ze preziyo entradak, ze serbitzean barran(o ze eztan serbitzen... Zurituek...) ta ze preziyotan... Azpeitiko progre-demokrata-guay artien geyengue izeten segiuko dezue ta asteroko txikiteo eleganteko konbertsaziyotan zuen alde eongoie iritzi geyenak iual... Baño azpeitiko biztanle bakarrak etzeate poteadore progriek, ta zueke egoerie nola dijuen ikusita geo ta gutxiyo izengo zeate laiste. Kontuen euki familiyek xentimuei beira dabiltzela eroskiko konpratan, ta lagunartie ez galtzeatik kalea ertetzean nerabiek ezindu bere pagien erdiye utzi kontziertoko entradan... Hoyeke badie azpeiti, ta, esan bezela, egoerie ikusita geo ta geyo...
Hartzalle jakin batentzat ai da orokorrien kulturaz ta sanaustin. Alperrik die grebak eta istoriyek, kostako zaizue txiringitue mantentzie. Kulturgilliek eztie hortatik bizi nahi deben sortzalle ondoikusiyek bakarrik (eskerrak!), asko hasteie  plazerez, zerbait adierazi nahi debelako...hortik dirutzeko asmo ta nahirik gabe. Lehene inguratze gaitun dana negoziyo bihurtu nahi debenak nahikue die, eztebe konplize geyo ber...
Borondate onenakin aiko zeate, baño laiste allaukozaizue benetan posizionauberra, ta ez kulturan bakarrik, guayismuek bukatzea dijuztela emateu.

Betikue | 2020-04-16 : 14:44

... heisenberg eta Odolpik -ekin totalmente ados! ...Progre-pijo hauei guayismue bukatzea doiala...beste progre cool batek esaten zuen bezala...tik tak...tik tak...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu