Miren Aranburu fisioterapeuta, #NiEtxeanZaintzenNaiz saioaren gaurko atalean

Uztarria.eus 2020ko api. 4a, 22:00

Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) hedabideak herritarren ongizatearekin lotutako ikus-entzunezko piezak zabaltzen hasi dira egunotan, konfinamenduaren ajeei aurre egiteko aholkuekin eta abar. Azpeitiko Bizi fisioterapia zentroko Miren Aranburu da egitasmo honetan parte hartu duen profesionaletako bat. Bideo honetan zabaldu ditu bere aholkuak.

#NiEtxeanGeratzenNaiz. Leku askotan irakurri ahal izan da esaldi hau, mundu mailan zabaldu diren #IStayHome edota #YoMeQuedoEnCasa esaldien antzera. Etxean geratzea bai, baina itxialdiak iraun bitartean norbere gorputza zaintzea ere komeni dela nabarmentzen ari dira adituak azken asteotan.

Hori dela eta, Urolako Komunikazio Taldeak egitasmo berri bat jarri du martxan. #NiEtxeanGeratzenNaiz leloari beste lelo osagarri bat jarri dio: #NiEtxeanZaintzenNaiz.

Egitasmo honen barruan herritarren ongizatearekin zerikusia duten ikus-entzunezko piezak eskaintzen joango da. Kirola, elikadura edota osasuna izango dira bideo horien ardatz eta abiapuntua, eta eskualdeko aditu desberdinen eskutik jaso ahal dira gorputza zaintzeko gomendio eta proposamen horiek guztiak.