Rosa Urkizu: "Gazteak oso gutxi eta oso tarteka etortzen dira"

Uztarria.eus | Ekonomia
2020ko api. 4a, 09:35

Kioskoko langilea da Urkizu eta berak erantzun ditu 2020ko martxoko Uztarria aldizkarian Maialen Etxaniz kazetariak ofizioen elkarrizketarako egindako galderak.

Rosa Urkizu, lantokian. (Maialen Etxaniz)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Zer saltzen da gehien?

Egunkaria, dudarik gabe.

Saldu gabeko egunkariekin...

Itzuli egiten ditut. Gero zer egiten duten... Auskalo.

Kioskoa: egunkaria erosteko, eta...

Autobuseko txartela kargatzeko edo fotokopiak ateratzeko.

Bezero gazterik bai?

Oso gutxi eta oso tarteka.

Lanerako: goiza edo eguerdia?

Goizeko ordu txikiak.

Ofizioaren alderik txarrena?

Ez dago jaiegunik.

Eta onena?

Denbora librea.

Kioskoko lanak zer etorkizun du?

Aldatu egingo da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu