Ezkerretegi jatetxean trikiti jaialdia egin zutenekoa

Uztarria.eus | Kultura
2020ko api. 2a, 11:08

Aurtego San Jose trikiti jaialdia bertan behera utzi behar izan du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, COVID-19 gaitzaren bueltan sortu den egoera tarteko. 30 urte dira jaialdi hori egiten hasi zirela, baina jaialdiak ez ezik, beste hainbeste urte dira Euskal Herriko Trikitixa Txapelketak egiten hasi zirela ere.

Erlo telebistak, esaterako, 1991n Ezkerretegi jatetxean egindako jaialdi bateko irudiak berreskuratu ditu, herritarrak atzera begira jartzeko. Urte hartan Zabale anaiek jantzi zuten Euskal Herriko txapela, eta lehia hartan parte hartu zuten bikote ugari elkartu zituzten Azpeitiko jatetxean. Besteak beste, Gozategi anai-arrebek, Agurtzane Elustondok eta Anjel Larrañagak, Zabale anaiek nahiz Imuntzok eta Belokik eskaini zuten trikiti saioa. Honako bideo honetan ikus daiteke jaialdi hura.

Bidali:  

Erantzunak

Txarlot | 2020-04-02 : 13:48

Hau bada kazetaritza, kendu lan esentzialetatik. Faborez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu