Langileek enpresak betetako formulario baten bitartez egiaztatu beharko dute lanera doazela

Uztarria.eus | Ekonomia
2020ko mar. 30a, 18:07

Espainiako Gobernuak beharrezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak bertan behera uztea erabaki zuen atzo, 10/2020 dekretuaren bidez, eta beraz, funtsezkoak diren jardueretan aritzen diren langileek egiaztatu egin beharko dute beren jarduna. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak eskatuko ditu formularioak lanerako joan-etorriak egiaztatzeko.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak eskatuko ditu formularioak.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Enpresak behar bezala betetako formulario baten bidez egiaztatu beharko dituzte beharginek lanerako joan-etorriak bihartik aurrera. Atzo onartu zuen Espainiako Gobernuak beharrezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak bertan behera uztea 10/2020 dekretuaren bidez, eta beraz, funtsezkoak diren jardueretan aritzen diren langileek egiaztatu egin beharko dute beren jarduna.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasn eta Ekonomiaren Garapen sailek formulario bat prestatu dute lanerako joan-etorriak Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren aurrean justifikatu ahal izateko. Izan ere, horiek formularioak eskatuko dituzte bihartik aurrera. Formularioa honako lotura honetan deskargatu daiteke. Gainera, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Confebaski eta Merkataritza Ganberen eta sindikatuen esku jarri ditu formularioak.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2020-03-30 : 19:29

Erreketeak mikeleteak eta piketeak

OlatzG | 2020-03-30 : 20:22

Zoritxarrez, irudiko ertzaintzaren jator itxurak ez du kalean topatzen dugun errealitatearekin bat egiten, azken egunetan azalaratu diren eraso diskriminatuetan ikusi ahal izan dugun moduan.
Geolokalizazioa, euskal herria militarizatua, kontrol polozialak edonon... Badirudi birusaren aitzakian, beldurraren politika tarteko, hartutako neurriek herritarron zilegitasuna irabazi dutela, Orwell-ek irudikatutako mundu hura zein erraz ezarri ahal duten erakusteraino.
Iristear dagoen desestabilizazio orokorrerako aurrekari gisa ulertzen badugu, etor daitezken erreakzioekin, bildur ikaragarria ematen duela onartu behar dut.

Betikue | 2020-03-30 : 22:39

Jator itxura?...Euskal Herri militarizatua? Tanketak? Eskertzekue da militarren eta gorputz polizialen lana...teklau batetik dauden Premio Nobel-ak baino geyo aportatzen diote Euskal Herriyei garai hauetan.

OlatzG | 2020-03-30 : 23:46

Bai, oso aportazio eraginkorrak, militarrak naparroan "arriba EspaƱa" oihukatzen, ertzaintza langile auzoetako etorkinak jipoitzen, munizipalak ehundaka eginbehar "ez formal" dituzten herritarrak jazartzen etab.
Premio nobela jasotzearena ezdakitpa poztekoa litzatekeen. Bakearena Obamari eman zioten, 2 legealditan egun bakar bat ere eman ez zuelarik gerra batean murgilduta egon gabe. Ez Bush, ezta Roosbelt famatua ere ez zen hainbeste denboraz tiro eta bonbak botatzen egon. Baina propaganda irensten dugu, eta honela eratzen ditugu kontzientziak.
Izan ere, denon begietan, Obama progrea eta demokrata zen, tipo jatorra eta ahal zuena egiten zuena, orain Pablo eta Pedro bezala (politikoak, ez harriketarrak) eta hemen hemengoak bezala. Gaiztoak, beti, eskubikoak.
Ba agian, demokrazian "tipo jatorrek ahal dutena" egitea ez da nahikoa mundu kiratstu hau aldatzeko, Repsol, Inditex edota Iberdrolaren interesen gainetik jartzeko, honek, makinaren funtzionatzeko modua aldatzea exijitzen baitdu. Zerbait pentsatu beharrean aurkitzen gara, betikoentzat neurri eta egoera beldurgarrietarako terrenoa prestatzen hasiak dira eta.

Marta79 | 2020-03-31 : 12:17

Ados ni OlatzG-kin.
Beti marmarra bestiei ta geu onak, hola funtzionatzeu gizarte honek. Bakoitze bere burun autokritika egiten hasten denean, orduan hasiko da gizartea aldatzen. "Nik arrazoye daket eta bestiek konturau daitezela geixki ai dila". Beti bestiek, bestiek... Ni ta nere ipurtzulue, holakotxie dakeu gizartie. (komuneko paperakin gertau dana adierazgarri!!!)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu