#EtxeanJolas

#EtxeanJolas saioaren laugarren atala, ikusgai

Uztarria.eus 2020ko mar. 30a, 18:00

Konfinamendu egoera dela eta, Azpeitiko haurrei eta horien gurasoei egunak pixka bat arintzeko asmoz #EtxeanJolas egitasmoa jarri dute martxan Urolako Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak elkarlanean. #EtxeanJolas egitasmoaren barruan, Azpeitiko Txiki-Txoko eta Iturritxiki ludoteketako hezitzaileek haurrentzako hainbat bideo egingo dituzte, eta saio horietan etxean egin daitezkeen eskulanak, asmakizunak eta jolasak proposatuko dituzte, besteak beste. Gaurkoa laugarren saioa da, eta bertan etxean egiteko jolas ezberdinak proposatu dituzte. 

Egunero 16:00etan eskainiko dute #EtxeanJolas saioa Uztarria.eus-en. Egitasmoaren helburua da haurrek ludoteketan egin ohi dituzten ekintzak herriko etxeetara gerturatzea, egunak pixka bat dibertigarriago egiteko.