Koronabirusa Azpeitian

San Martin egoitza desinfektatzen ari dira suhiltzaileak

Uztarria.eus 2020ko mar. 25a, 12:51

Gipuzkoako suhiltzaileak egoitzetan egon daitezkeen koronabirus fokoak suntsitu nahian, egoitzak desinfektatzen ari dira egunotan. Azpeitiko suhiltzaileen etxekoak gaur goizean ari dira San Martin egoitza desinfektatzeko lanean.

Bost edo sei laguneko taldetan ari dira desinfekzio lanak egiten, eta egoiliarrek partekatzen dituzten guneak, korridoreak, sarrerak, ateak, eta abar garbitzen dituzte, hipokloritoa oinarri duen soluzio bat erabilita. Ondoren, logelak enpresa espezializatu batek desinfektatzen ditu.