Koronabirusa Azpeitian

'Urola Kostako Hitza' egunkarirako binetak egiten hasi da Enok

Uztarria.eus 2020ko mar. 24a, 11:16
Enok Suduperen zinta.

Koronabirusa gai hartuta osatuko ditu zintak azpeitiarrak, eta datozen egunetan argitaratuko dira lan horiek Hitzako bosgarren orrialdean.

Enok sortzaile azpeitiarra binetak egiten hasi da Urola Kostako Hitza egunkarirako. Koronabirusa gai hartuta osatuko ditu zintak azpeitiarrak, eta datozen egunetan argitaratuko dira lan horiek Hitzako bosgarren orrialdean. Lehena, gaurko egunkarian ikus daiteke. Uztarria aldizkariko kolaboratzailea ere bada Enok; hilero egiten du ilustrazio bat.