Koronabirusa Azpeitian

Udaltzaingoaren arabera, herritarrak "zorrotz" ari dira alarma egoeran ezarritako neurriak betetzen

Uztarria.eus 2020ko mar. 24a, 10:39
Azpeitiko plaza hutsik, Koronabirusaren alarma egoeran.

Udaltzainek ipinitako zigorren kopurua jakinarazi ez duten arren, azaldu dute orain arte "oso isun gutxi" jarri dituztela Azpeitian. 

Azpeitiko Udaltzaingoaren arabera, herritarrak "ondo eta zorrotz" ari dira betetzen COVID-19aren harira Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoeran jarraitu beharreko segurtasun neurriak. Udaltzaingoak ez du datu zehatzik eman, baina azaldu du "orokorrean" jende gehienak jarrera "ona" erakutsi duela azken egunetan, eta ondorioz, "oso isun gutxi" jarri dituztela Azpeitian. "Herritarrek seriotasunez hartu dute salbuespen egoera", azaldu dute. Horren harira, "jarrera berarekin" jarraitzeko dei egin diete herritarrei.