Lapiko zaratarekin erantzun diote herritarrek Espainiako erregearen mezuari

Uztarria.eus 2020ko mar. 19a, 12:15

Espainiako errege Felipe Borboikoak koronabirusaren inguruko hitzartze bat egin zuen atzo telebista bidez. 21:00etan hasi zen hura hizketan, eta herritarrek lapiko jotzeekin erantzun zioten haren mezuari. Sare sozialen bidez zabaldu zuten Erregeari lapiko zaratarekin erantzuteko deialdia, eta ehunka izan ziren Azpeitian ere balkoietatik nahiz leihoetatik erantzuna eman zuten herritarrak. Euskal Herriko txoko askotan egin zuten herritarrek egitasmoarekin bat, baita Espainian ere.