Añares Rioja ISBri ihes egin dio garaipenak

Uztarria.eus 2020ko mar. 9a, 10:59

Añares Rioja ISBk ezin izan du garaipena erdietsi asteburuan. Patatas Hijolusa taldea izan zuen aurrez aurre larunbatean, Azpeitiko kiroldegian jokatutako partidan, baina Leongo taldea gehiago izan zen, eta 66 eta 81 bukatu zen neurketa. Lehen hiru laurdenetan aurretik izan zen Patatas Hijolusa, baina hirugarrenean puntu gehiago batu zituen ISBk. Hala ere, ez zitzaion nahikoa izan. Partidako eta etxeko saskiratzaile onena Nicole Nunn izan zen: 25 puntu lortu zituen hark. Argazkian, partidaren hasierako unea.