'Adu' filmaren emanaldia eskainiko dute bihar

Uztarria.eus 2020ko mar. 4a, 17:12

Joan den astelehenean, arazo tekniko bat tarteko, ezin izan zuten Adu filma proiektatu, eta Soreasura joandako hainbat herritar etxera joan zen, filma ikusi gabe. Hori dela eta, Kulturaz kooperatibak filma berriz ematea erabaki du.

Bihar, osteguna, Adu filmaren emanaldia eskainiko du Kulturaz kooperatibak. 21:00etan izango da emanaldia, Soreasu antzokian. Berez, ostegunean ez ziren pelikula hori ematekoak, baina asteleheneko arazo bat medio egingo dute bihar proiekzioa. Izan ere, arazo tekniko bat tarteko, astelehenean Soresura Adu filma ikustera joan ziren herritarrek ezin izan zuten ikus-entzunezkoa ikusi. Hori dela eta, bihar filma berriro ematea erabaki du Kulturaz kooperatibak.