Joseba Irazokik eta lagunek nahiz Micek Sanagustinen eskainitako kontzertuak, irudietan

Uztarria.eus | Kultura
2020ko mar. 3a, 13:58

Joseba Irazoki eta Lagunak eta Mice taldeen kontzertuak izan ziren igandean, Sanagustin kulturgunean. Irazokik eta haren taldeak bigarren diskoa, Zu Al Zara? (Bidehuts, 2018), aurkeztu zuen Azpeitian. Micek, berriz, Zilar printzak lana. Sanagustin kulturguneko igande arratsaldea girotu zuten bi musika taldeek.

Hona hemen, igandeko kontzertuek utzitako irudiak (Argazkiak: Nora Alberdi):

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

juaristi | 2020-03-03 : 14:48

Kasualitatez edo ezjakintasunez, ez duzue Joseba Irazoki eta lagunen argazkirik jarri...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2020-03-03 : 19:55

Kaixo, juaristi!

Akatsa bat medio hasieran ez ditugu Joseba Irazokiren eta Lagunen argazkiak argitaratu. Dagoeneko ikusgai daude.

Barkatu endredoa.

Uztarria Komunazio Taldea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu