LABek deituta, elkarretaratzea egin dute adinekoen egoitzetako hainbat langilek

Uztarria.eus 2020ko mar. 3a, 12:13

LABek deituta ere egin du protesta gaur, asteartearekin, adinekoen egoitzetako hainbat langilek. Plazan elkartu dira horiek, Helduen egoitzetako hitzarmena orain! lelopean. Hain zuzen ere, LABek salatu du patronalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak adinekoen egoitzetako herrialde hitzarmena "bahitu" duela, "interes ekonomikoak eta politikoak" lehenetsita. "Argi dago hitzarmenik gabe biluzik gaude, eta horrenbestez, egoerari buelta emateko LABek tinko eutsiko dio borrokari".

Sindikatuak adierazi duenez, joan zen otsailaren 12rako deituta zegoen negoziazio mahaira ez joatea erabaki zuen. LABen arabera, patronalek azken bileran aurkeztutako proposamenari erantzuteko hartu zuten bilkurara ez joateko erabakia: "Ezin dugu inondikinora onartu 2017-2018 urteak galdutzat ematea". Indar metaketen aldeko hautua egin duela ere esan du sindikatuak: "ELA sindikatua gonbidatzen dugu LABek eta CCOOk Gipuzkoako senideekin batera hasi dugun indar metaketan parte hartzera".