Gozatu du sariaz Egunean Behinen Uztarriaren taldeko asteko irabazleak

\N 2020ko mar. 3a, 09:43
Otsailaren 17tik 23ra bitarteko astean, Egunean Behinen Uztarriaren taldean puntu gehien batu zituen jokalaria Merkategi (Jon Bikendi) izan zen. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du Bikendik, eta dagoeneko gozatu du sariaz.\ \ Uztarriak taldea sortu zuenetik goraka doa parte-hartzaile kopurua: dagoeneko 956 lagun daude taldean. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta C6BB98 kodea sartu behar da; UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.\ \ (Argazkia: Txintxu gozotegia)