Eskualdeko emakumeak, Lilatoirako prest

Uztarria.eus 2020ko ots. 28a, 19:00

Gero eta emakume gehiago animatzen da Martxoaren 8aren atarian izan ohi den Lilatoian korrika egitera. Igande honetan izango da aurtengo lasterketa, eta 6.500 korrikalarik baino gehiagok eman du izena bertan parte hartzeko; horien artean izango dira eskualdeko nahiz Azpeitiko emakume korrikalariak ere. Lilatoian parte hartuko duten emakumeen adierazpenak jaso ditu Erlo Telebistak bideo honetan. Korrikalarien artean da Ane Borda azpeitiarra.