Uztarriak zozkatu ditu Joseba Irazoki eta Lagunak nahiz Mice taldeen kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2020ko ots. 28a, 12:00

Juan Aranagak eskuratu ditu igandean Sanagustin kulturgunean 19:00etan hasita izango diren emanaldietarako bi sarrera.

Joseba Irazoki eta Lagunak nahiz Mice musika taldeen kontzertuak izango dira igandean, martxoak 1, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Emanaldi horietarako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean, eta Juan Aranaga izan da sarreren irabazlea.

Egin bazkide!

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Dinamoa sormen guneko lehen solairua) jo dezateke.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu