Igor Elortza: "Desberdina da oso bertso bati edo abesti bati hitza jartzea"

Uztarria.eus 2020ko ots. 26a, 14:11
Igor Elortza bertsolaria.

Kantuari hitza emateaz solasaldia eta entzuketa eskainiko dute Igor Elortzak (Durango, Bizkaia, 1975) eta Josu Zabalak larunbatean, Azpeitiko Dinamoan. Musikaz eta hitzez ariko dira 12:00etatik aurrera. Saioa irekia eta doakoa izango da.

Kantuari hitza jartzeaz ariko zarete larunbatean. Zer da kantuari hitza jartzea?

Hitzaren Eskolan hainbat adierazpide moduz aritu gara urte osoan zehar, baina hitzaren eta kantuaren arteko harremana ez dugu landu. Gainera, Josu Zabala lankide eta adiskide izan dudanez eta hark gai horien inguruan ezagutza duenez, bera gonbidatzea okurritu zitzaigun. Solasaldia, dena den, ez da haren ibilbidearen ingurukoa izango, kantagintzaren bilakaerari buruzkoa baizik. Eta Euskal Herriko kantagintzaz ere arituko gara ikuspegi orokor batetik. Kantuari hitza ematea diogunean, bi kontzeptu horiek lotu nahi izan ditugu, hitza emateak bi esanahi dituelako.

Noiz hasi zinen Hitzaren Eskolan klaseak ematen?

Otsailean hasi nintzen, eta nire ibilbidean gehien landu ditudan adierazpideak izan ditut oinarri saio horietan: bertsogintza, gidoigintza nahiz komunikazioa eta publizitatea. Saioetan diziplina horiei buruzko nire ezagutza eta ikuspegia azaldu ditut. Adierazpide bakoitzak dituen baliabideak lantzeaz aparte, horien artean zubiak sortzen saiatzen naiz; hori beti izan da nire motorra eta sorkuntzarako bide garrantzitsua.

Solasaldiaz gain, entzunaldia ere izango da larunbatean. Zer entzun ahal izango da bertan?

Josu Zabalak kantagintza tradizionaletik modernorako bilakaera nolakoa izan den azalduko du; hau da, herri xehea o sole mio kantatzen hasi zenetik 70. hamarkadan Bob Dylan zein The Beatles agertu zirenera arte zer aldatu den. Ondoren, hori guztia nola herritartu den eta kantuen gaiak zein mezuak nola aldatu diren izango dugu hizpide. 60. hamarkadan euskal kantagintza berria sortu zenetik gaur arte zer bilakaera izan duen azalduko dugu saioan. Bospasei abesti aukeratu ditugu kontaketa harilkatzeko eta egituratzeko.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.