Sutea izan da Txokoa erretegian

Uztarria.eus 2020ko ots. 24a, 15:11

Sutea izan da gaur eguerdian, 13:30 aldera, Errebaleko Txokoa erretegian. Udaltzaingoak azaldu duenez, sukaldeko kanpaiak edo ke-erauzgailuak su hartu du, eta suhiltzaileen hiru kamioi joan dira tokira sua itzaltzera.