Bihar zabalduko dute Udal Kiroldegiko taberna

Uztarria.eus 2020ko ots. 19a, 18:02
Tabernaren kudeatzaile Dima Santos eta Egoitz Arruti Kirol batzordeburua. (Azpeitiko Udala)

Hilabeteak itxita egon ostean, bihar irekiko ditu ateak kiroldegiko tabernak. Irekiera 19:00etan izango da, eta luntxa eskainiko dute hitzordura bertaratzen diren laguntzentzat. Aurrerantzean, Dima Santosek kudeatuko du taberna. 

Azpeitiko Udal Kiroldegiko taberna eramaten zuen herritarrak jarduera eten ostean,  tabernaren kudeaketa lehiaketa publikora atera zuen Azpeitiko Udalak joan zen azaroan. Denbora batez itxita egon ostean, bihar irekiko ditu ateak kiroldegiko tabernak. Irekiera 19:00etan izango da, eta luntxa eskainiko dute hitzordura bertaratzen diren laguntzentzat. Aurrerantzean, Dima Santosek kudeatuko du kiroldegiko taberna. 

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, bihartik aurrera astelehenetik igandera irekiko dute kiroldegiko taberna, 10:00etatik 22:00etara. Bertan, "gosariak, bazkariak, afariak, menuak eta bestelakoak" eskainiko dituztela azaldu du erakundeak. Kiroldegiko tabernarekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia 943-08 94 12 izango da aurrerantzean.

Udalak azaldu duenez, ezarritako ordainketa kanona 300 euro +BEZ izango da. Ohiko jarduerari dagozkion gastuak bere gain hartu beharko ditu kudeatzaileak.