Eraso matxistak salatzeko eta kontsultak egiteko arreta telefono zerbitzua eskainiko dute karnabaletan

Uztarria.eus | Festak
2020ko ots. 19a, 12:03

Elegante Egunean eta Astelehen Karnabalean 20:00etatik 08:00etara eskainiko dute telefono zerbitzua. Jaietan eraso matxistarik jazoko balitz, 688 75 10 00 telefono zenbakira deitu ahal izango dute herritarrek. Bestalde, indarkeria matxistarik gabeko gunea ere jarriko dute bi egun horietan Plaza Txikian.

Saninazioetan ere jarri zuten karpa Plaza Txikian.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Indarkeria matxista salatzeko eta kontsultak egiteko arreta telefono zerbitzua eskainiko dute udalak eta Emakumeen Mahaiak karnabaletan. Elegante Egunean eta Astelehen Karnabalean 20:00etatik 08:00etara eskainiko dute telefono zerbitzua. Jaietan eraso matxistarik jazoko balitz, 688 75 10 00 telefono zenbakira deitu ahal izango dute herritarrek, eta horiek informazioa, aholkularitza nahiz aurrez aurreko arreta eta laguntza jasoko dituzte.

Bestalde, indarkeria matxistarik gabeko gunea ere jarriko dute bi egun horietan Plaza Txikian. Indarkeria matxistaren inguruko zalantzak argitzeko, informazioa jasotzeko nahiz eraso osteko lehen arreta jasotzeko aukera izango dute herritarrek bertan. Jai Karnabalean 20:30etik 01:00etara izango da gunea zabalik, eta Astelehen Karnabalean 20:30etik 06:00etara bitartean.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu