"Hemen gaude gu Egan..."

Uztarria.eus | Festak
2020ko ots. 19a, 13:29

Hemen gaude gu Egan taldearen dantzaldia izango da Astelehen Karnabalean. Kioskoan eskainiko dute kontzertua musikariek, eta dagoeneko prestaketetan murgilduta dabiltza. Entsegu batean izan dira Uztarria.eus eta Erlo Telebista, eta Egan taldeak 1990. urtean Azpeitiko plazan eskaini zuen kontzertuko irudiekin osatu dute honako bideo hau. Astelehen Karnabaleko emanaldia 23:00etan hasiko da. Hemen gaude gu Egan taldeko kideek ordu horretan plazara joateko deia egin diete herritarrei.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

juaristi | 2020-02-19 : 17:39

Berriz galdetuko dut hemen; herritar batzuren mozorro-antzezpen bat izango al da hau?
Eta hala bada, nolatan dator udaletxeko programan?

AbaskalenekoXanti | 2020-02-19 : 22:32

Mozorro lehiaketa ere korrupzioz betea

Txarlot | 2020-02-19 : 23:11

Normalena litzateke udaletxeak irabaztea... Zirkoaren gaia ederki landu du azkenaldian.

Perikomotxala | 2020-02-20 : 08:07

Zuek ez al zeate ba festak ez diela politizauber esatebenak? Jajaja

Animo danai ta bizi karnabalak ;)

ote | 2020-02-20 : 11:47

Hori hori Albi, aurtene kanpeon!
Jendik inbiri earra zaukek hemen
Lelengo premiyue zuentzat!
karnabal, karnabal... karnabal te kiero

Joxeluis | 2020-02-21 : 12:44

Eztet ulertzen programan azaltzie problemie izetie. Nei esan diebenez, azpeitiar talde bat da espektakulo bat eskaini nahi duna bere borondatez eta mozorro lehiaketan parte hartzeik eztuna nahi. Beste kanpoko grupo mordo bat azaltzeie ba, hori zeatik ez ba?

juaristi | 2020-02-21 : 14:44

Hori zen bigarren galdera, Joxeluis. Ea mozorro lehiaketan parte hartuko duen talde honek edo ez. Eskerrik asko erantzunagatik eta ondo pasa ihauteriak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu