Ezterenzubi da Egunean Behinen Uztarriaren taldeko asteko irabazlea

Uztarria.eus | Euskara
2020ko ots. 17a, 07:53

Joan zen astean puntu gehien batu zituen jokalaria Ezterenzubi izan zen. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du hark, eta saria eskuratzeko Uztarriarekin jarri beharko du harremanetan ahalik eta azkarren, e-posta bidez.

Bukatu da Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldiko bigarren astea ere. Otsailaren 10etik 16ra bitarteko astean Ezterenzubi izan da puntu gehien –521,84– batu dituen jokalaria, eta beraz, Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du. Saria eskuratzeko uztarria@uztarria.eus-era mezua idatzi beharko du izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta, ahalik eta azkarren. Hirugarren denboraldiak irauten duen bitartean, astero, Txintxu gozotegiak emandako gosari bat izango da jokoan.

Taldera batzeko jarraibideak

Uztarriak taldea sortu zuenetik goraka doa parte-hartzaile kopurua: dagoeneko 842 lagun daude taldean. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta C6BB98 kodea sartu behar da; UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

urrutirajungabe | 2020-02-17 : 12:24

Aurreko notizia komentatu nahiko nuke baino ezin detenez hemen jartzen det. zaldibarko bertedoro kontu hori buruz esan nahi nituzke gure herriyen aztertu egin beharra dagola pare bat tema.
Usaia dago eta inork ez du ezer esaten, usaye txarra eta hori ezin da ona izan. Danak isilik daude baino exijiu egin behar zaio gobiernuei hori aztertzeko eta kentzeko. Ez da parte onekue eta inkreiblie da inork ezer ez esatie.

Bestie, atzo berrian grafiko bat atera zeben, Azpeiti azaltzea. Hola al da?
https://www.berria.eus/paperekoa/2016/008/001/2...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu