Karnabalak 2020

Jendetza bertaratu da Udal Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea abesbatzaren karnabaletako kontzertura

Uztarria.eus 2020ko ots. 16a, 14:33

Inauteri giroan murgiltzeko, karnabaletako kontzertua eskaini dute Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak 13:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Karnabaletako hainbat abesti eskaini dute zuzenean, Unai Frantzesena bandako zuzendariaren gidaritzapean. Hain justu, Jose Mari Altunak, Jose Luis Frantzesenak nahiz Borja Izagirrek moldatutako abestiak jo dituzte. Ohi bezala, zuzenekoak iraun duen bitartean, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek iazko karnabaletan atera zituzten argazkiak ikusi ahal izan dira agertokiko pantailan. Jendetza bertaratu da emanaldira.