Maider Kortak Zumaiako Herri Lasterketa irabazi du

Uztarria.eus 2020ko ots. 15a, 20:33
Maider Korta, helmuga zeharkatzen. (Argazkia: Baleike.eus)

Azpeitiarrak 43 minutu eta lau segundoan amaitu du Zumaiako distantzia luzeko lasterketa. Xabat Manzisidorrek, bestalde, hirugarren postua lortu du gizonezoen distantzia luzeko proban.

Maider Korta korrikalari azpeitiarrak Zumaiako 36. Herri Lasterketa irabazi du gaur, zapatua. Kortak 43 minutu eta lau segundo behar izan ditu probaren distantzia luzeko ibilbidea osatzeko. Bigarren sailkatu den Lide Azkue zarauztarrari minutu bat eta 18 segundo atera dizkio azpeitiarrak, eta Arri Urbieta zumaiarrari bi minutu eta 51 segundo.

Xabat Manzisidor lasterkari azpeitiarrak ere distantzia luzeko proban parte hartu du, eta hirugarren sailkatu da. Koldo Ayesta irabazleak baino 42 segundo gehiago behar izan ditu azpeitiarrak.