Juan Antxieta musika eskolako piano ikasleen emanaldia, bideoan

Uztarria.eus 2020ko ots. 7a, 13:49

Juan Antxieta musika eskolako piano ikasleek emanaldi berezia eskaini zuten joan den asteazkenean Soreasu antzokian. Bihar eta etzi Andoaingo 15. Piano Jaialdian parte hartuko dute Azpeitiko musika eskolako 22 ikaslek, eta harako prestatu dutena jendaurrean erakutsi zuten asteazkeneko entzunaldian. Han hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau.