Minbiziaren Aurkako Egunean, berdez argiztatu dute Azoka Plaza

Uztarria.eus 2020ko ots. 5a, 09:55

Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, otsailak 4, eta Azpeitiko Udalak berdez argiztatu zuen Azoka Plazaren etxaurrea; izan ere, berdea da minbiziaren aurkako kolorea. "Zoritxarrez asko dira gurean ere gaixotasun hori jasaten edo jasan dutenak, eta gure elkartasuna adierazteko Azoka Plaza berdez argiztatu dugu", azaldu du udalak. Argazkian, Azoka Plaza atzo iluntzean. (Azpeitiko Udala)