Juan Antxietako ikasleek piano emanaldia eskainiko dute bihar

Uztarria.eus 2020ko ots. 4a, 16:00

Kontzertua 19:00etan izango da, Soreasu antzokian, eta parte hartuko duten ikasleei Andoaingo 15. Piano Jaialdirako prestatzeko baliagarri izango zaie saioa. Asteburuan Azpeitiko musika eskolako 22 ikasle izango dira Andoaingo jaialdian.

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek piano emanaldia eskainiko dute bihar, asteazkenarekin. Kontzertua 19:00etan izango da, Soreasu antzokian, eta parte hartuko duten ikasleei Andoaingo 15. Piano Jaialdirako prestatzeko baliagarri izango zaie saioa. Izan ere, asteburuan, otsailaren 8an eta 9an, Andoaingo Bastero kulturgunean izango dira Azpeitiko hainbat piano ikasle. Hain zuzen ere, lehengo astean aurkeztu zuten jaialdia, eta antolakuntzak adierazi duenez, Juan Antxieta musika eskolako 22 ikaslek parte hartuko dute jaialdiaren aurtengo edizioan.