Eguneko lehen manifestazioa egin dute grebarekin bat egin duten hainbat herritarrek

Uztarria.eus | Gizartea
2020ko urt. 30a, 11:03

Grebaren eragina nabarmena ari da izaten goizetik herrian; saltoki ia denak itxita daude –goizeko lehen orduan zabalduta zeuden batzuk itxi egin dituzte gero–, eta lantegi askok ere grebarekin bat egin dute. Protestak ere hasi dituzte dagoeneko: eguneko lehen manifestazioa 09:00 pasatxoan hasi egin dute dozenaka lagunek. Plazan elkartu dira horiek, eta Azpeitian ere lan-pentsio-bizi duina. Gaur greba orokorra lelodun pankarta eskuetan hasi dute ibilbidea. Goizean irekita zeuden saltoki bakan batzuetara sartu dira grebalariak ixteko eskatzera, hala nola 1766ko Matxinada kaleko Eroskira, Sanjuandegiko Eroskira eta Foru pasealekuko BM supermerkatura.

Azpeitiko Greba Batzordeak hainbat ekintza eta mobilizazio antolatu du gaurko. Honako hitzordu hauek jarri dituzte datozen orduetarako:

11:15 Autoz Donostiara joateko hitzordua, Azoka Plaza atzetik.

16:00: Zaintza lanetan dabiltzan emakume migranteekin solasaldia Azoka Plazan.

18:00: Manifestazioa, plazatik.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu