Sokamuturraren aurkako elkarretaratzeak egingo dituzte igandean

Uztarria.eus | Gizartea
2020ko urt. 23a, 09:49

Oinatz elkarte animalistak bi elkarretaratze deitu ditu: bata goizerako eta bestea arratsalderako, plazan. Sokamuturraren bi saioek irauten duten bitartean egingo dituzte protestak; izan ere, eguerdian nahiz arratsaldean izango dira sokamutur saioak igandean.

Sokamuturraren protestetako bateko irudia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

San Sebastian festak bukatu badira ere, igandean bi sokamutur saio izango dira herrian. 12:00etan hasita, umeentzako sokamuturra izango da, eta ondoren, 13:30era bitartean, zezen txikiak eta poniak izango dira plazan, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Zelai Luze ganadutegia arduratuko da goizean ganadua ekartzeaz. Arratsaldean, berriz, helduen sokamuturra izango da 16:30ean Erdikaletik hasita. 20:00etara bitartean Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenak izango dira sokamuturrean. Udalak antolatu du arratsaldeko saioa.

Hitzordu horiek tarteko, Oinatz elkarte animalistak sokamuturraren kontrako bi elkarretaratze deitu ditu iganderako. Eguneko lehen kontzentrazioa 12:00etatik 13:30era egingo dute plazan, eta bigarrena, 16:30etik 18:30era gauzatuko dute, leku berean. "Guretzako nahi ez duguna ez diezaiegun animaliei egin", leloa aukeratu dute Oinatzeko kideek elkarretaratzeak deitzeko. Gainera, elkarteak salatu du Azpeitiko Udalak "kultur ekitaldi bezala saldu" nahi duela sokamuturra: "Ekitaldi horretan animaliek erorketak, urratuak, kolpeak eta beste hainbat tratu txar jasaten dituzte, eta batzuetan, estresaren ondorioz, kamioira ezin dutelako igo edo egoera kritikoan amaitzen dutelako, bizitza kentzen zaie". Oinatzeko kideek adierazi dutenez, ezin dute isilik gelditu "tortura" horren aurrean.

Bidali:  

Erantzunak

JesperSkibby | 2020-01-23 : 11:07

“Zezen Beltz elkarteak antolatu ditu”.
Zezen Beltzek ordaintzen ditu? Zezen Beltz egiten da kargu anbulantziez, aseguruez...?
Nork eman dio honetarako ahalmena, dirua?
Zezen Beltz al da sokamuturrean gerta litekeenaren erantzule legala?
Zezen Beltzek antolatzen badu, nork ematen dio kaleak eta plaza ixteko baimena? Ez dute baimenik? Azpeitia okupatzen ari dira?

ZezenLotsa | 2020-01-23 : 16:25

zenbat kostatzen da?
brigadakoak zenbat ordu sartzen dituzte?
kontuak ikusi nahi ditugu.
zenbat egin behar dituzte urtean zehar? ze erakusten ari gara?
zergaitik izan behar Gipuzkoako herri atzeratuena?

INIXI29 | 2020-01-23 : 19:15

Erabat ados, aurreko bi iritzi eta galderekin. Udaleko festa arduradun eta gainontzekoek ez al daukate ezer esatekorik? . Hala, argazkietan "propaganda" egiteko bakarrik agertu Behar dute?

INIXI29 | 2020-01-23 : 19:15

Erabat ados, aurreko bi iritzi eta galderekin. Udaleko festa arduradun eta gainontzekoek ez al daukate ezer esatekorik? . Hala, argazkietan "propaganda" egiteko bakarrik agertu Behar dute?

ZezenUrdina | 2020-01-25 : 09:23

solizuye zaukeagu ZEZEN INKLUSIBUEK,
monta dezagun sokamuturre gaizki pasatzen dien alde eta listo, por una buena causa dana posible da.
Zezenak azken finien animaliye bakarrik ditut eta ze inporta die ba horrekin ume batzuek inklusiboki ondo pasatzen badebe.
Asteburuoa festak plaza torosien eta kalien, animali guztiyek maltratatu eta azpeitiarrak inklusiboak izango die,

hori bai animaliyen eta edukaziyo balorien kontra baino hori ze inporta du ba.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu