Ilunabarrak oparitutakoak

Uztarria.eus 2020ko urt. 13a, 20:28

Eguzkiaren sarrerak kolore eta irudi ikusgarriak utzi ditu gaur Azpeitiko zeruetan. Eguna pixkanaka luzatzen hasia den sasoi honetan, gustura hartu dituzte hainbat herritarrek ilunabarrak oparitutakoak, eta opari horietako batzuk Uztarriarekin konpartitzea erabaki duenik ere bada.

Hemen, zeruak gaur arratsean utzitako estanpen hiru adibide.