Añota sagardotegiko 2020ko txotx denboraldiaren irekiera, irudietan

Uztarria.eus | Gizartea
2020ko urt. 10a, 23:17

Urtarrilarekin batera hasi da sagardotegietako sasoia. Gaur, ostirala, zabaldu dute txotx denboraldi berria Azpeitiko Elosiaga auzoko Añota sagardotegian. Jendetza bertaratu da irekiera ekitaldira. Festa giroan hasi dute sagardo berriaren denboraldia, eta Añotako lehen upela zabaltzeko ekitaldian Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariek nahiz Elustondo anai-arrebak trikitilariek parte hartu dute. Aurtengo sagardo berriari lehen tragoa eman ondoren, 200 lagun bildu da afaltzeko. Gazte zein heldu, denek sagardotegiko menuaz gozatu dute. Afalostean, Elustondo anai-arrebekin erromeria giroan jarraitu du festak Añotan.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau JLarranaga | 2020-01-11 : 15:35

Hola, ederrak argazkiak Añotako sagardotegian ta jende asko ikusten da. Nik entenditu nuen inagurazioa neska kantante gazte horrek egingo zuela baiño ez det ikusi, ez al zen ala? Aber noiz joaten garen astebukaera baten afaltzera bakaillaoa ta txuleta ederraskoa, eskarrikasko.

JON | 2020-01-11 : 18:59

Izaro Andresek Alorrenean zabalduko du sagardo denboraldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu