Aurtengo Plazatarrak egitasmoko lehen saioa antolatu dute urtarrilaren 17rako

Uztarria.eus 2020ko urt. 10a, 16:11

Herri kirolak egingo dituzte urtarrileko Plazatarrak egitasmoko saioan, hilaren 17an. HHko 5. mailatik LHko 6. mailara arteko haurrei zuzendutako saioa izango da. Parte hartzeko izena urtarrilaren 16rako eman behar da.

Plazatarrak egitasmoaren aurtengo aurreneko saioa egingo dute urtarrilaren 17an, ostirala, 17:30etik 19:00etara bitartean. Herriko plazan elkartu eta bertan herri kirolak egingo dituzte. Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko haurrei zuzendutako saioa izzango da. Hala ere, ezinbestekoa izango da izena ematen duten lau haurreko guraso edo arduradun batek ere izena ematea gutxienez, eta arduradun horiek ere parte hartzea ekintzan.

Plazatarrak egitasmoak antolatutako saioan parte hartzeko izena eman behar da urtarrilaren 16rako. Izena eman daiteke Txiki Txoko eta Iturritxiki ludoteketan, Gazte Informazio Bulegoan (GIB), 943-15 71 60 telefono zenbakira deituta edota gib@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzita.