Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Bizi dantza' ikuskizuna eskainiko dute otsailaren 1ean

Uztarria.eus 2020ko urt. 8a, 13:38
'Bizi dantza' ikuskizuneko irudi bat.

Soreasu antzokian eskainiko dute ikuskizun berria. Bi emanaldi izango dira: 16:00etan eta 18:30ean. Bi emanaldietarako sarrerak salgau daude Kulturaz.eus webgunean. 70 minutu ingurukoa da Bizi dantza emanaldia.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza izeneko ikuskizun berria eskainiko dute otsailaren 1ean, larunbatez, Soreasu antzokian. Bi emanaldi eskainiko dituzte: 16:00etan eta 18:30ean. Bi emanaldietarako sarrerak salgai daude Kulturaz.eus webgunean, 8,5 euroren trukean –lehen emanaldirako sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke, eta bigarren saiorakoak, honako honetan–.

Ikusizuna 70 minutu ingurukoa da, eta pailazoek Bizi dantza disko eta libururako Xabi Zabalak eta Leire Bilbaok eginiko hainbat abesti eskainiko dituzte. Honako hau da ikuskizunaren laburpena: "Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kulturaospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!".