Zapatuan presoen alde egingo den manifestaziorako autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2020ko urt. 7a, 13:36

Zapatuan, hilak 11, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionala egingo dute Bilbon, eta Azpeititik hara joateko autobusa antolatu dute. Orkatz eta Niza tabernetan dago autobusean izena emateko aukera; soldatadunek 10 euro ordaindu beharko dute autobuseko txartela, eta langabetuek nahiz ikasleek, bost euro. 

Sarek eta Bake Bideak antolatuta Orain presoak, atera bidera lelopean euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute zapatuan, hilak 11, Bilbon. 17:00etan abiatuko da manifestazioa La Casillatik, eta hara joateko autobusa antolatu dute herrian. Orkatz eta Niza tabernetan egongo da autobuseko txartela eskuratzeko aukera; soldatadunek 10 euro ordaindu beharko dute txartela, eta langabetuek nahiz ikasleek, bost euro. Autobusa anbulatorio pareko geltokitik aterako da, 15:30ean.