Unai Alberdi azpitxapeldun, Olazar Txapelketan

Uztarria.eus 2020ko urt. 5a, 11:09

Urte Zahar egunez jokatu zuen Unai Alberdik Olazar Txapelketako finala. Zaldibarko (Bizkaia) pilotalekuan jokatutako lau eta erdiko finalean ezin izan zuen Larrazabal mendean hartu, nahiz eta partida nahiko parekatua izan zen hainbat unetan. Markagailuan atzetik hasi zuen partida Alberdi II.ak, baina 17na berdintzea ere lortu zuen. Halere, azken txanpan ihes egin zion garaipenak; 22 eta 19 bukatu zen norgehiagoka. Baiko enpresarekin dagoeneko entrenamendu saioak-eta egiten ari den azpeitiar aurrelariak txapela jantzi gabe itzuli behar izan zuen herrira. Argazkia, beheko ilaran eskuinean ageri da Alberdi II.a (Olazar Txapelketa).