Urtarrileko ikastaroen berri eman du KZguneak

Uztarria.eus 2020ko urt. 3a, 14:42

Hamalau ikastaro emango dituzte guztira. Komunikazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak eta segurtasuna dira ikastaroetan jorratuko dituzten arloak.

Doako hamalau ikastarorekin ekingo diote urteari Azpeitiko KZgunean. Horixe da urtarrilerako eskaintzan jaso duten ikastaro kopurua, eta ohi bezala, batzuk aurrez aurrekoak eta besteak urrutitik egitekoak izango dira. Urtarrileko ikastaro goiztiarrenak datorren asteartean hasiko dira.

KZgunearen urtarrileko ikastaroetan parte hartu nahi dutenek eman dezakete izena dagoeneko: KZgunearen webgunean; aurre inskripzioa egiteko laguntza behar dutenek, esteka honetan topa dezakete. Horrez gain, edozein zalantza argitzeko edota informazioa eskatzeko, KZgunearen Enparan Dorretxeko egoitza irekita izango da astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Komunikazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak eta segurtasuna dira ikastaroetan jorratuko dituzten arloak. Hau da zerrenda osoa, ikastaro bakoitzaren zenbait xehetasunekin:

- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

  • Aurrez aurreko ikastaroa.
  • 4 ordu.
  • Urtarrilaren 16an eta 17an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • 14 ordu.
  • Urtarrilaren 7tik 15era, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Urtarrilaren 7tik 21era, 18:00etatik 20:00etara..
  • Euskaraz.

- Mekanografia. Ikasi hutsetik

  • Aurrez aurrekoa.
  • 10 ordu.
  • Urtarrilaren 27tik 31ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Euskaraz.

- Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Urtarrilaren 16an eta 17an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Gaztelaniaz.

- Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Urtarrilaren 21ean eta 22an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Euskaraz.

- Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Urtarrilaren 23an eta 24an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Euskaraz.

- Zure argazkiei etekinik handiena atera GIMPekin

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Urtarrilaren 7tik 30era.
  • Gaztelaniaz.

- LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu

  • Aurrez aurrekoa.
  • 6 ordu.
  • Urtarrilaren 26tik 28ra, 09:00etatik 11:00etara.
  • Gaztelaniaz.

- Ofimatika aurreratua. LibreOffice

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Urtarrilaren 7tik otsailaren 6ra.
  • Euskaraz.

- Google Aplikazioak zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • 18 ordu.
  • Urtarrilaren 21etik 31ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- APP Inventor. Sortu zure APPak

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Urtarrilaren 7tik otsailaren 6ra.
  • Gaztelaniaz.

- Facebook. Egunerokotasuna partekatu

  • Urrunekoa.
  • 4 ordu.
  • Urtarrilaren 13tik 22ra.
  • Gaztelaniaz.

- Erosketa eta salmenta seguruak Internet bidez

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Urtarrilaren 7tik otsailaren 6ra.
  • Gaztelaniaz.