Orkatz-Korrale mus txapelketa jokatuko dute bihar

Uztarria.eus 2020ko urt. 3a, 10:28
Iazko Orkatz-Korrale mus txapelketako argazkia.

Izen-ematea 15:00etan zabalduko dute Korralen, eta 16:15ean itxiko dute. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Irabazleek 300 euroko diru saria eta txapela jasoko dute. Txapelketan parte hartzen duten lagunen artean otarrea zozkatuko dute antolatzaileek.

Orkatz kultur elkarteak eta Korrale tabernak antolatuta, mus txapelketa izango da bihar, zapatua, bi taberna horietan. Izen-ematea 15:00etan zabalduko dute Korralen, eta parte-hartzaileek 45 minutu izango dituzte txapelketan izena emateko, 16:15ean itxiko baita izen-ematea. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Lau erregetara, lau usteletara eta lau hamarrekotara jokatuko dute txapelketa.

Irabazleentzat nahiz parte-hartzaileentzat hainbat sari banatuko dute Orkatz-Korrale txapelketaren antolatzaileek: irabazleek 300 euro eta txapela eskuratuko dituzte; bigarren sailkatzen direnek, 150 euro; hirugarrenek, 100 euro; eta laugarren bikoteak Orkatzeko txotxean bi afari. Parte-hartzaile guztien artean otarre bat zozkatuko dute.