Igor Agirrebeñak irabazi du Espainiako Autokros Txapelketaren sarietako bat

Uztarria.eus 2020ko urt. 2a, 12:26

Igor Agirrebeña Barrenolak 2019ko Espainiako Autokros Txapelketaren txapeletako bat jantzi du. Hain zuzen ere, Hirugarren Mailaren barruan jokatu duten 1.600 zentimetro kubikoko sariketaren txapela da Azpeitiko pilotuak bereganatu duena. Zortzi lasterketak osatu zuten iazko Espainiako Autokros Txapelketa.

Joan den abenduaren 13an jaso zuen saria Agirrebeñak Madrilen, Espainiako Automobilismo Federazioaren Txapeldunen Galaren barruan. Han ateratakoa da goiko argazkia.