XIV. Mus Txapelketa egingo dute gaur Loiolabide Zahar elkartean

Uztarria.eus 2019ko abe. 27a, 12:00

Loiolabide Zahar elkarteak XIV. Mus Txapelketa antolatu du gaurko, ostirala. 22:15ean hasiko da txapelketa, eta hainbat sari izango da jokoan. 21:00etatik 22:00etara bitartean eman beharko da izena txapelketan, 25 euroren truke.

XIV. Mus Txapelketa izango da gaur, ostirala, Loiolabide Zahar elkartean. 22:15ean hasiko da lehia, eta interesatuek 21:00etatik 22:00etara bitartean eman beharko dute izena txapelketan, 25 euroren truke. Guztira, zortzi sari banatuko dituzte elkarteko kideek txapelketan parte hartzen duten lehiakideen artean, honako hauek:

  • 1. Saria: 300 euro eta  txapelak.
  • 2. Saria: 150 euro eta garaikurrak.
  • 3. Saria: 100 euro eta bi ardo botila ondu.
  • 4. Saria: 50 euro eta bi ardo botila ondu.
  • 5. Saria: bi txuleta etabi ardo botila ondu.
  • 6. Saria: bi baserriko oilasko eta bi ardo botila.
  • 7. Saria: bi ardo botila ondu.
  • 8. Saria: bi ardo botila ondu.