1854 da Itsasiren Gabonetako zozketaren zenbaki sariduna

Uztarria.eus 2019ko abe. 22a, 18:35

Itsasi kultur taldeak urtero egiten duen Gabonetako zozketa egin zuten atzo, zapatua, Santo Tomas egunez. 1854 izan da zenbaki sariduna, eta irabazleak 943-15 18 49 telefono zenbakira deitu beharko du saria jasotzeko; horretarako, hilabeteko epea izango du. Irabazlea agertuko ez balitz, 6858 litzateke ordezko zenbakia. Gabonetako otarrea eta 800 euro zozkatu ditu aurten Itsasik.