Odola emateko aukera izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus | Gizartea
2019ko abe. 23a, 08:44

Gaur, astelehena, odola emateko aukera izango da anbulatorioan. 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dira odola ateratzen Odol Emaileen elkarteko kideak.

Gaur, astelehena, odola ateratzeko aukera izango da anbulatorioan. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute horretarako parada. Gaurkoa abenduko bigarren odol ateraldi saioa izango da; izan ere, abenduaren 11n ere izan zuten herritarrek odola emateko aukera. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak herritar guztiak animatu ditu odola ematera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu