Azpeitian izango dira bihar Emakumea Pilotari Txapelketako lehen partidetako batzuk

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko abe. 19a, 16:26

Bihar, ostirala, Izarraitz pilotalekuan izango dira Bigarren Mailako bi norgehiagoka, 19:00etan hasita. Lehen partida Maddi Unanue zestoarrak eta Oihana Unanue azpeitiarrak jokatuko dute Tolosaren eta Arraizaren kontra. Bigarren partidan, berriz, Zubizarretak eta Etxeberriak Arteagaren eta Ugartemendiaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Lehen Mailan lehiatuko dira Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo.

Alaitz Badiola Emakumea Pilotari Txapelketaren bigarren mailako txapeldun izan zen aurreko edizioan.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Bihar, ostiralarekin, abiatuko da eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Lehen jardunaldiko partidak, Lehen Mailakoak nahiz Bigarren Mailakoak, Azkoitian eta Azpeitian jokatuko dituzte bihar arratsaldean; Azpeitiko partidak Izarraitz pilotalekuan izango dira 19:00etan hasita. Bigarren mailako norgehiagokak izango dira herrian, eta lehen partida Maddi Unanue zestoarrak eta Oihana Unanue azpeitiarrak jokatuko dute Tolosaren eta Arraizaren kontra. Bigarren partidan, berriz, Zubizarretak eta Etxeberriak Arteagaren eta Ugartemendiaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Guztira, hamar bikote ariko dira bihar hasiko den txapelketan: Lehen Mailan bost eta Bigarren Mailan beste bost. Lehen mailan ariko dira Oihana Orbegozo eta Alaitz Badiola azpeitiarrak; Orbegozok Araiztegi izango du bikote eta Badiolak Larrarte, eta bihar Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte lehen neurketak. Bigarren mailako txapelketan, berriz, Oihana Unanue azpeitiarra ariko da. Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute bihar hasi ta otsailaren 2ra bitartean. Otsailaren 8ko asteburuan finalerdiak jokatuko dituzte, eta hil horren 15eko asteburuan finalak.

Iaz Alaitz Badiolak eta Usue zubizarretak irabazi zuten Bigarren Mailako Emakumea Pilotari Txapelketa.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau JLarranaga | 2019-12-20 : 13:59

Hola, poza ematen du emakumeen lelengo mailako pelota partidak herrian jokatuko direla jakitea ta seguru jende asko gerturatuko dala animatzera, eskarrikasko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu