Urtea ondo amaitzeko, irabazi Urola Kostako Hitzaren zozketa

Uztarria.eus | Besterik
2019ko abe. 18a, 08:18

Urola Kostako Hitzak bi zaku ezkutatu ditu Gabon gehigarrian. Herritarrek horiek aurkitu beharko dituzte zozketan parte hartzeko. Kilo antxoadun bi ontzi eta lau Basa Lore txakolin sorta zozkatuko ditu hedabideak zozketan parte hartzen duten herritarren artean.

Maisor etxeko kontserbak.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Urtero bezala, aurten ere Gabon gehigarria argitaratu du Urola Kostako Hitzak –sarean ere eskuragarri dago–, eta liburuxkaren barruko orrietan zaku hori eta zaku urdin bana ezkutatu ditu. Olentzeroren eta Errege Magoen zakuak dira, eta noski, oparia dute barruan. Guztira, sei sari. Hain zuzen ere, Maisor artisau kontserba etxearen eskutik kilo bat antxoadun buztinezko bi ontzi eta lau Basa Lore txakolin sorta –Igartzeta txakolin botila bat, Basa Lore bi botila eta ardoa zerbitzatzekoa–.

Zozketan parte hartu nahi duenak Gabon gehigarrian zakuak aurkitu eta orriaren zenbakia nahiz zakuen kokapena zehaztuta mezu bat bidali beharko dute urolakosta@hitza.eus helbidera. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna urtarrilaren 7a izango da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu