Goienetxe fundazioko kideek denetariko eskulanak jarri dituzte salgai plazan

Uztarria.eus 2019ko abe. 17a, 11:51

Gabonak hurbiltzen ari dira, eta gaur azoka eguna da. Hori aprobetxatuta, Goienetxe fundazioko kideek beraiek eskuz egindako produktuak jarri dituzte salgai plazako arkupeetan. Ohitura duten gisan, udaletxeko arkupean jarri dute postua, beraiek sortutako denetariko produktuz josita: poltsak, apaingarriak, giltzatakoak eta diru-zorroak, besteak beste. Goienetxeko lagunek 10:00etan jarri dute mahaitxoa plazan, eta han izango dira 12:30era bitartean.