'La mano invisible' filma emango dute bihar zineklubean

Uztarria.eus 2019ko abe. 17a, 09:06

Paradisu Zinema zineklubak film emanaldia antolatu du biharko, asteazkena. La mano invisible pelikula emango dute 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. David Macianek 2016an ekoiztutako drama generoko lana da La mano invisible.Honako hau da sinopsia: "Hamaika pertsona beren lana publikoaren aurrean egiteko kontratatuak izan dira pabiloi industrial batean: igeltseroa, harakina, jostuna, teleoperadorea, zerbitzaria, mekanikoa, informatikoa eta gabritzailea. Artelan bat, reality show ala esperimentu makurra: ez dakite zeren aurrean aurkitzen diren, ezta antzezpen perbertso honen atzean hariak mugitzen dituena nor den ere. Isaac Rosaren eleberriaren egokitzapena da filma, lan prekaietatearen parabola gordina".