Mila Altuna eta Jesusa Goikoetxea 90 urteko herritarrak omendu dituzte

Uztarria.eus 2019ko abe. 15a, 11:19

90 urte bete dituzten bi herritarri omenaldia egin zieten ostiralean Azpeitiko Udalak eta Baigera jubilatuen elkarteak. Hain zuzen ere, Mila Altuna eta Jesusa Goikoetxea omendu zituzten San Martin egoitzan. Gustura jaso zituzten haiek opariak senidez, lagunez eta bertako langilez inguratuta.