Urrezko Bikain ziurtagiria jaso du Landeta Burdin Lanak enpresak

Uztarria.eus 2019ko abe. 12a, 11:22

Eusko Jaurlaritzak 2019ko Bikain euskararen kalitate ziurtagiriak banatu zituen atzo, asteazkena, Donostiako Kursaal jauregian egindako ekitaldian. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 25 enpresak eta erakundek jaso zuten ziurtagiria, horien artean Azpeitiko Landeta Burdin Lanak enpresak. Goi mailako Urrezko Bikain ziurtagiria eskuratu du Azpeitiko lantegiak. Landeta Burdin Lanak da Azpeitian industria arloan maila horretako ziurtagiria jaso duen lehen enpresa.

Bikain ziurtagiria Eusko Jaurlritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala da, publikoa eta doakoa, eta esparru sozioekonomikoan zein publikoan euskararen presentziaren eta erabileraren normalizazio maila egiaztatzen eta aitortzen du. 2008tik gaur egunera arte 393 erakundek jaso dute ziurtagiria, eta guztira 75.000 langile inguru dituzte erakunde publiko zein enpresa horiek. Ziurtagiria eskuratu ahal izateko, aurrez ebaluazio bat gainditu behar izaten da. Besteak beste, komunikazioa, irudi korporatiboa eta kanpo eta barne harremanak zein hizkuntzatan egiten dituzten aztertzen dute. (Argazkia: Bizkaia.eus)